La Arboleda (Klikatu hemen gu egon garen lekua hobeto ezagutzeko)
Lehenengo egunean hartu genuen autobusa eta ailegatu ginen La Arboleda herrira eta aterpean utzi genituen gure gauzak. Bazkaldu eta gero joan ginen tirolina eta arku tiroa egitera. Oso ondo pasatu genuen. Bueltatu ginenean aterpera, askaldu genuen. Ordu bata pasa eta gero laku batera paseatzera joan ginen eta euria hasi zen.
Gauez afaldu genuen eta gero pelikula bat ikustera joan ginen, baina, inork ikusi nahi ez zuenez gero, orduan, denok logelara joan ginen eta leku batetik bestera ibili ginen hitz egiten, jolasten, korrika …
Hamabietan oheratu ginen. Egun hartan oso ondo pasatu genuen.
Bigarren egunean zortzi eta erdietan altxatu ginen, gosaldu genuenean,
dena jasota egon behar zenez, motxilak prestatu eta poltsa batean piragua egiteko behar genuena sartu genuen.
Eskalada ezin genuen egin eguraldi txarra egiten zuen eta.
Orduan berriz arku tiroa egin genuen eta gero piraguismoa.
Esperientzi ona izan zen.
Gero korrika aldatu ginen euria egiten hasi zen eta.
Bueltatu aterpera eta dena prestatuta jarri.
Bazkaldu genuen eta niri janaria asko gustatu zitzaidan.
Bazkaldu eta gero gauza guztiak hartu eta autobusera igo ginen.
Oso ondo pasa nuen!
Sergio Regatos. 1.B
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina