JAIAK








'Olentzero eta subilaren lapurreta' filmeko fotograma bat.

Gabonetan, guztiontzako zinea ETB-1en

Euskal Telebistak opari berezia egingo digu aurtengo Gabonetan. Izan ere, Olentzeroren etorrerarekin batera zine eskaintza zabala prestatu du ETB-1ek. Horrez gain, Lubitsch zuzendariaren eta Marx anaien pelikula ezagunenak emango dira.
Gabonetako zinea
Asteazken honetan bertan Bizar Zuriaren Ipuina eskainiko da, ilusioa, eskuzabaltasuna eta adiskidetasuna oinarritzat hartzen dituen gabonetako filma. Nicolas txikia ume zenetik, nagusitan Santa Klaus bihurtu zen arteko istorioa kontatuko du pelikula honek, elur, orein, iratxo eta bestelako gabonetako topikoetatik ihes eginez.
Abenduaren 24ean Olentzeroren etorrera aurreratuko duten bi film eskainiko dira arratsaldean: Olentzero eta Gabonetako ipuna eta Olentzero, Subilaren lapurreta. Lehenengo pelikulan, zentral hidroelektriko bat eraikitzeak Piriniotako herri txiki bateko biztanleen artean sortuko dituen tentsioen aurrean, Olentzerok eta hainbat pertsonaia misteriotsu eta magikok aparteko hamaika gertaera biziko dituzte. Olentzero, Subilaren lapurreta filmean, bestalde, gizon maltzur batek umeen gutun guztiak eta subil magikoa lapurtuko dizkio Olentzerori.


'Olentzero eta iratxoen jauntxoa', Gorka Vazques-ek egindako pelikula berriaren trailerra ikusteko aukera izango dugu







OLENTZERORENGAN SINESTEN AL DUZU?


GURE OLENTZERO
Herrialde gehienek izaten dute Gabon inguruan zorionak ematera eta Urte Berria iragartzera etortzen zaien pertsonaia mitikoren bat. Horra hor Papa Noel, Santa Claus, Hiru Erregeak eta San Nicolas, ezagunenen artean.
Pertsonaia hauek umeentzako opariz josita etortzen dira eta hauentzat izaten dute erakargarritasun berezia. Euskaldunok ere badugu geure Gabon inguruko pertsonaia:
OLENTZERO
Oporrak direla eta, ondo pasa nahi baduzu, hona hemen zure gustukoa izango den web orria:
http://gabonak.com/. Gainean klikatu eta dibertitzen hasi. Euskal gabonak
Web guneak Olentzerori gutuna idazteko eta bidaltzeko aukera ematen digu eta bidalitako eskutitzak eta marrazkiak argitaratzen dira, beraz guk egindakoa ikusi ahal izango dugu.
Gabonetako kantak entzuteko aukera ederra dago eta kanten letrak ikasteko ere bai.
Ondo pasatzen ikasteko aukera dibertigarria!



horra, horra gure Olentzero...






EITB-k haurrei eta haurrak ez garenoi Olentzeroren web gune bat eskeintzen digu urtero garai hauetan.

Olentzeroren gunean bere ipuina ikusi ahal dugu, jolastu eta marrazkiak egin ditzakegu eta Gabonetako postalak idatzi eta bidali ahal ditugu.
Olentzero

Olentzeroren gunea EITB

Olentzerok baditu beste web gune batzuk Interneten eta guztietan aukera antzekoak eskaintzen dizkigu ondo pasatzeko. Ondorengo hauek aurkeztuko dizkizuet:

Olentzeroren Borda

Olentzeroren Borda

Euskal Gabonak

Euskal Gabonak

 

Santa Ageda bezpera degu...


Tradizioari jarraituz aurtengoan ere hainbat txokotan entzun ahal izango dira Santa Agedako koplak, makila hotsez lagunduta. Ospakizun honen inguruko hainbat kontakizun eta kanta jasota daude Ahotsak.com-en.
Garbitu eztarriak, prestatu jantziak, hartu makilak... eta kalera! Ohitura zaharrak dio gaur santa-eskean ateratzeko eguna dugula. Euskal Herriko hainbat herritan ospatzen den jaia dugu hau eta Ahotsak.com-en jaso izan ditugu hainbat testigantza.
 



 Santa Ageda: eskearen jatorria ikertuz Euskal Herriko hainbat txokotan ohitura errotua da. Diotenez, lur azpiko espirituak berpizteko, eta aldi berean, lurra esnatzen hasteko ospatzen da jai hau makilarekin. Bizkaiko, Gipuzkoako, Lapurdiko eta Nafarroako nekazal giro euskaldunetan, ohitura zaharra da Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, etxez etxe kantari ibiltzea. Batzuetan, dirua eskatzen da eta beste askotan, barrena asetzeko janaria eta edaria. Euskalduntasuna baserri girotik haratago eramateko irrikak hirigune urbano eta modernoetara ere eraman du, azken urteotan, usadio hau. Kopla zaharrak kantatzen dituen abesbatza –lurraren kontra, kolpeka, makila  handiak darabiltzate—, bertsoak inprobisatzen dituen bertsolaria eta musikari bat edo bi besterik ez dira behar Santa Ageda bezperako legea konplitzeko.

Martiri sufritua

Santa Ageda urruti joan zen, Siziliara 230. urtean. Kondairaren arabera, fededun sutsua zenez, gizon fedegabe baten ezkontza proposamena onartzea baino, nahiago izan zuen martiri bihurtu. Sufrimenduz beteriko azkena izan zuen, bularrak moztu baitzizkioten. Santa Ageda bezperan kantatzen diren kopletan haren azken arnasaren atariko torturak gordin-gordin kantatzen dira, “lehendabizi azotatuta kendu zizkioten bularrak” “istan patian estali zion gorputz guztia odolak”.

Kopla kantari:

Santa Ageda festa, Euskal Herrian, otsailaren 4ko gauean ospatzen da. Etnologoen arabera, nekazari giroko negu gordinetan sorturiko ospakizuna da.

Santa Agedan makil luzeak hartu eta ama lurra esnatzen dute. Nafarroako leku batzuetan ohitura zen tximiniak garbitzea, eta beste leku batzuetan, umeek eta emakumeek elizako kanpaiak jotzen dituzte.



IHAUTERIAK

Inauterietako jaiaren irudia
Inauteriak ez dira egun eta hilabete jakin batean ospatzen, Bazko Igande Egunaren arabera baizik. Hamaika urtean behin egun berean egokitzen dira Inauteri Igandea eta Santa Ageda eguna.
Inauteriak gizarteak asmatutako jaiak dira, solstizio-egunei lotuta azaltzen diren ospakizunak ez bezala, hauek lotura estua baitute ospakizun erlijiosoekin. Francoren diktadurak galarazi egin zituen Inauteriak.
Inauteriak eskuarki Garizuma hasi aurreko hiru egunetan ospatzen dira. Garizumaren garai luzeko baraualdiaren haustea ospatzen da. Oro har, Kinkuagesima igandearen aurreko ostegunean, "Ostegun Gizen" egunean, hasten dira inauteriak eta hurrengo asteartean, Inauteri Asteartean, bukatu.
Egun horietan, urtean zehar daramagun mozorroa kendu eta benetan nolakoak garen azaltzen duena janzteko aprobetxatzen dugu, norberaren sena, bakoitzak bere baitan daraman benetako izpiritua, azaltzeko aprobetxatzen dugu alegia.
Inauterietan baserriko sukaldaritzaren ohiturak dira nagusi mahaietan. Gipuzkoan, nola beterrin hala goierrin, torrijak jateko ohitura dago eta beste toki askotara zabaltzen ari

Iturengo Joaldunen Eguna 1983an hasi zen ospatzen eta geroztik urtero urtero egin da. 25. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira irailaren 13an. 







Euskarak ere badu bere eguna


Gaur, abenduak 3, Xabierko Frantzisko Deunaren eguna, Euskararen eguna ospatzen da. Baina noiz hasi zen ospatzen egun hau? Noren ekimena izan zen? Jarraian duzue galdera horien eta beste askoren erantzuna. Eta zeuk ere honi buruz gehiago badakizu, esan gabe ez geratu!

Euskararen Egunaren berri

Lehenengo Euskararen Eguna
Euskararen Eguna 1949ko abenduaren 3an ospatu zen lehenengo aldiz. Garai hartako Espainiako egoera politikoak eraginda, Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan eta Ameriketako hainbat lekutan egin zen.

Eusko Ikaskuntzaren lana

Euskararen eguna Eusko Ikaskuntzak sortutakoa da. Erakunde hau 1918an sortu zen, Nafarroako, Bizkaiko,  Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundien eraginez. Euskal kulturaren sustapena eta iraupena ziurtatzea izan da hasieratik Eusko Ikaskuntzaren helburu nagusiena. Espainiako Gerra Zibila lehertu arte, dinamismo handiko erakundea izan zen. Beste lanen artean, Euskaltzaindia habian jarri, autonomia estatutuaren testua idatzi eta ikastoletarako ikas-materialak ekoitzi zituen.
Bestalde, euskal ikasketen arloan zebiltzan ikertzaile eta aditu garrantzitsuenak bildu zituen eta sei biltzar ere antolatu zituen. Baina euskal kulturaren hedapena gizarte guztira ere zabaldu nahi zuen, eta horrela antzerti eta olerti egunak, bertsolari egunak eta antzekoak ere antolatu zituen.

Nazioartera zabaldu

Espainiako Gerra Zibilak Eusko Ikaskuntzaren ekimenak eten egin zituen, eta erakundearen desagerpena ia erabatekoa izan zen. Baina Joxe Miel Barandiaranen ekimenez, Iparraldean jarraipena izan zuen erakundeak, eta Nazioarteko Eusko Ikaskuntza bultzatu zuen. Horrela, 1948an Miarritzen eta 1954an Baionan, biltzar bana egin ziren. Halaber, Iparraldeko Euskaltzaleen Biltzarra ere 1948an hasi zen lanean, eta euskararen aldeko kultur ekitaldiak berpiztu ziren.
Giro honetan, 1949ko abenduaren 3an lehenengo Euskararen Eguna aldarrikatu zuen Nazioarteko Eusko Ikaskuntzak, eta urtero egun horretan ospatu da.

Egun ofizialaren izendapena

1995ean egindako Kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak Euskararen Egunak berrindartzea proposatu zuen, eta Diasporako euskaldunentzat hain garrantzitsua zen eguna ofizial izendatzea. 
Horrela, Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak ongi iritzi eta abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren eguna, Euskararen Egun ofizial izendatu zuten.