Bikoteka irakurtzen eta idazten
Programaren helburua irakurtzeko gaitasuna hobetzea da, funtsezkoa baita ikasleek eskola arrakasta lortzeko.
Programa garatu ahal izateko eman behar diren pausuak, materialak, ebaluazio irizpideak,... zehaztua daude eta ikastetxe bakoitzean maila edo ziklo jakin batean inplementatzen da euskaraz nahiz gaztelaniaz.
Ikasturte honetan aurrepausu bat eman ahal izan dugu zenbait ikastetxen inplikazioari esker eta martxan jarri da Bikoteka irakurtzen eta idazten, non irakurketa egin eta gero egoera komunikatiboa proposatzen den eta ikasleek, bikoteka eta modu kooperatiboan, ekoizpen idazti bat egin behar duten.
Esperientzi berri honetan parte hartzen ari diren ikastetxeak: Gamon LH (Errenteria), Toki Alai LH (Irun), Dunboa BHI (Irun) eta Langaitz BH (Errenteria).
ZERTAN DATZA?
Publish at Calaméo or browse others.
Free website - Powered By Wix.com
BIKOTEKA IDAZTEN
Hona hemen aurten landu ditugun testuak. Alde batetik idazki batean bizi izandako egoera hunkigarria islatu dugu:
SENTIPENAK...
Beste aldetik argudiozko testua landu dugu AHT-ri buruzko irakurgaia "bikoteka" irakurri ondoren:
Free website - Powered By Wix.com
"Bikoteka irakurtzen"
Irakurketa da gure buruak idazkietatik ateratzen dugun informazioa ordenatzeko, antolatzeko, hierarkizatzeko, uztartzeko eta baloratzeko erabiltzen duen tresna nagusienetakoa. Ezinezkoa da norbait jantzita egotea kultura eskuratzeko tresna nagusia, hots, irakurketa, ez badu menperatzen.
BIKOTEKA irakurtzea dibertigarria da, eta suertea badaukazu, jarriko zaituzte lagun batekin. Ni , adibidez, beti izan naiz tutorea , baina behin batean ikaslea izan nintzen. Ni ikaslea nintzenean oso kezkatuta nengoen ea nire tutorea lana egin zuen ala ez pentsatzen nuelako. Bikoteka irakurtzean hiru gauza egin behar dira:
1.- Lehenengo “Irakurri aurretik” galderei erantzun.
2.-Irakurri hiru aldiz testua; lehenengo tutoreak, gero biak batera eta bukatzeko ikasleak
3.- Gero”Irakurri ondoren” ataleko galderei erantzun.
Andrea Bucataru. 1.D
Duela hiru-lau aste hasi ginen liburutegian fitxa batzuk irakurtzen, bikoteka. Ni Ainhoarekin nintzen. Lehendabizi, tutoreak irakurri behar zuen fitxa osoa. Ondoren, tutoreak eta bere ikasleak batera. eta ondoren, ikasleak bakarrik. Ikasleak irakutzen zuenean, tutoreak ikusi behar zuen ea ikasleak zerbaitetan akats egiten zuen. Ba nire kasuan, ni izan nintzen ikaslea eta Ainhoa nire tutorea. Ez nuen izan inoiz faltarik (dena ondo irakurri nuen). Ere bai, irakurri ondoren fitxan agertzen ziren galdera batzuei erantzuna eman behar zitzaien. Eta hau dena egin ondoren, fitxak (erantzunekin) irakasleari eman behar zitzaizkion.
LEHENENGO MAILAKO IRAKURGAIAK
Bigarren mailako irakurgaiak
BIKOTEKA PROIEKTUAREN MATERIALAK |