Zanpantzar

Azken urteotan, zanpantzar izena ere zabaldu da hedabideetan, joaldunei esateko, nahiz eta izendapen hau okerra izan eta Ituren edo Zubietako inork ez dien horrela deitzen. Ituren, Aurtitz eta Zubietako joaldun taldeen izenean, joaldun hitza erabiltzen dute beti; handik kanpora, ordea, hainbat taldek, izena nahasita, zanpantzar deritze beren buruari.
Horrela, zanpantzar (iraganean, zanpantzart, sanpantzar edota japantzar ere bai) izenaren esanahiak beste batzuk dira:
  • Lastoz edo iratzez beteriko panpinatzarra, inauterietarako egina, eta azken egunean epaitu, kondenatu eta errea. Beste urte sasoi batzuetan ere egiten da zenbait tokitan. Betiere, garbikuntza erritua dakar berekin: gaitzak erretzen dira panpinarekin batera.
  • Inauteriak eta, zehatzago, inaute-asteartea edota hausterre-eguna.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina