Euskara irudikatzera gonbidatzen gaitu 

 Eusko  Ikaskuntzak

  •                    Euskararen Nazioarteko Egunerako  

  •                                     argazki lehiaketa antolatu du

Euskal hizkuntzaren unibertsalitatea aldarrikatzeko, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun hau 1949an sortu zuen Eusko Ikaskuntzak mundu guztiko euskaldunak euskararen inguruan eta bizitzako alor desberdinetan duen proiekzioen inguruan biltzeko.

“Nola irudikatzen duzu euskara?”. Hauxe da abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren 2014ko edizioa dela eta Eusko Ikaskuntzak erantzun nahi duen galdera eta horretarako lehiaketa bat jarri du abian. Parte-hartzaileek euskararen ikuspegia islatu lukeen argazki bat bidali beharko dute. Partaide guztien artean egun horretarako espresuki diseinatutako 200 kamiseta zozketatuko dira baita agendak HABEren eskutik. Abenduaren 2ra arte eman daiteke izena www.eusko-ikaskuntza.org/ene web orrian edo Facebook,Twitter eta Whatsapp (+34 618 18 49 49) bidez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina