Alaia Martin eta Jon Maia eskolan! 

 Abenduaren 2an bi bertsolari hauek eskolara etorri ziren, euskararen eguna ospatzera. Batzuk txikitatik ezagutzen genuen Alaia, Lehen Hezkuntzan bertsolaritza irakasten zigulako. 
Oiartzunen jaio zen. Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua da. 12 urterekin hasi zen bertsotan. 2011n Gipuzkoako txapelketaren finalean 3. gelditu zen. Zenbait sari irabazi ditu: -Kataxuloko eta Oiartzungo txapelketan irabazi zituen 2006an -2004.urtean Oiartzungo txapelketa irabazi zuen.
Jon Maia Urretxun jaio zen (Gipuzkoa). Sei urte zituenean, Zumaiara joan zen bizitzera. Euskal filologiako lizentziatua da. Musikarako letra asko idatzi ditu. Txapelketa nagusi azken saiora iritsi da. Bigarren mailako hiru ikaslek aurkeztu zieten, eta haiek, pozik, saio osoa bertsotan aritu ziren. Ederrek, matematikako irakasleak, gai batzuk prestatu zituen bi bertsolariei proposatzeko, eta haiek bertsoak asmatu zituzten gai horien inguruan. Azken momentua oso dibertigarria izan zen, gutaz bertsoak asmatu zituztelako. 
 Ane, Julene eta Ibone. 2.D


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina