Urteko 365 egunetan izaten dugu ahotan, baina gaur, abenduaren 3an, ospatzen dugu Euskararen Eguna. Hori dela eta, Euskal Herri osoan hamaika ekitaldi egingo dira euskal hizkuntzaren alde, gure hizkuntzaren alde.
#eusgara-ren mundu-mapa
Bestalde, eitb.eus-ek euskara mundu osoko zein txokotan erabiltzen den irudikatzekomundu-mapa abiatu du.
Horretan parte hartzeko, txio bat idatzi #eusgara etiketarekin, eta eitb.eus-ek mapa batean kokatuko du.
Hiru gauza izan behar dituzu kontuan: Twitterren duzun profilak aukeratuta izan behar du txioak geolokalizatzeko aukera, smarthphone edo tabletaren GPSak aktibaturik behar du izan eta, txioa bidaltzerakoan, kokapenaren "ikurtxoa" aukeratu eta maparen kokapena baieztatu.
Patxi Baztarrika








iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina