Inauteria hartu dugu gaitzat oraingo honetan. Zenbat eta zenbat urtetako ikerlanak ote dauden lotan liburutegietako apaletan! Zenbat eta zenbat ohitura, euskaldunok ezagutzen ez ditugunak!

Inauteria ez da soilik euskaldunon ondarea, hori ez, baina badu hemengo Inauteriak bere-berea duen nortasuna. Ez ote dugu kanpokoa etxekoa baino hobeto ezagutzen? Ekin diezaiogun, bada, geurea aztertzeari.



Atorrak, Miel Otxin, Ziripot, Zanpantzar... Nortzuk dira? Zer ohitura dago bere inguruan? Zer konta diezaiekegu geure ikasle edo haurrei Euskal Inauteriaz? Ea ondoko orriok lagungarri gertatzen zaizkizun pertsonaia hauek ezagutzera emateko!

 Inauteriek abendutik martxoa arte egiten diren festa ugari hartzen dituzte. Hausterre egunean (Miercoles de Ceniza) izaten dute amaiera.

Inauterien esanahiaz jabetzea zaila egiten bazaigu ere, badira zenbait elementu, bere-bereak dituenak, aipatzekoak direnak: jana eta edana ugari, monigoteak, mozorroak, maskarak, musika eta, nola ez, dantza.

Inauteriei lotuta, egutegia aipatu beharra dago. Garai bateko gizonak ilargia hartzen zuen oinarritzat bere egutegia eratzeko. Egutegi horren arabera, udaberrian izaten zen urtearen hasiera, eta ez orain bezala, urtarrilean. Egutegia aldatzeak ohiturak dataz aldatzea ekarri zuen, inola ere ez ohitura galtzea.

Lehenengo une batean, denboran oso urrun, urtearen hasiera ospatzen zuen gizakiak festa honetan. Gaur egun udaberria den garaian ospatzen zen eta, esan bezala, urte zaharra amaitu eta berria hastea zen festaren funtsa. Olentzero, Miel Otxin, Zanpantzar... erretzen diren pertsonaia horiek guztiak gauza bera dira: amaitu den urte zaharra. Urte zahar honen kutsadura kendu egin behar da, erre, garbitu.


 Ondoan doazkizun orriek festa misteriotsu eta ikusgarri hau apur bat hobeto ezagutzeko idatzi ditugu. Ez dute Inauteriei buruzko lan sakona izan nahi, lehendabiziko hurbilketa baino.


ATORRAK- MARQUITOS- KOTILUNGORRIAK- ZAMALTZAIN -ERRALDOILTXOAK -ARTZA MAMOXARROAK- MIEL OTXIN- JOALDUNAK- ZAKUZAHARRAK


Klikatu guk egindako lana ikusteko aukera izateko

1 iruzkin:

  1. Interesgarria da! Zorionak egin duzun lanagatik!
    Blanki

    ErantzunEzabatu