Olinpiadak direla eta hona hemen garratzi handiko informazioa.

Garbi Jokatu 2012” kanpainak exijitzen du Londreseko Joko Olinpikoetako jantzigintzaren sektoreak lan eskubideak errespeta ditzala

Arropa Garbiko Kanpaina (AGK) nazioarteko GKE, sindikatu eta kontsumitzaile elkarteen sare bat da eta munduko ehungintza industriako langileen baldintzak hobetzeko lan egiten du.
Arropa Garbiko Kanpainia, Europako 14 herrialdeetan dago: Alemania, Austria, Belgika, Dinamarka, Espainia, Frantzia, Holanda, Italia, Noruega, Erresuma Batua, Suezia, Suitza, Turkia eta Polonia. Gainera, mundu osoko 200 langileen elkarte baino gehiagorekin lan egiten du. 
SETEM-ek, 1997.urtetik koordinatzen du Arropa Garbiko Kanpainia estatu espainiarrean. Korporazio multinazionalak, milioiak gastatzen dituzte urtean iragarki eta marketing-eko
kanpainietan, hau, pertsona kontsumitzailea beren produktuak kontsumitzera bideratzeko
egiten dute. Enpresa hauentzat, bezeroaren atentzioa eskuratzeak, gastu handi honen
konpensazioa dakar. Erregistraturiko marka duten enpresa handiek, gogor lehiatzen dute
pertsona kontsumitzailearen fidelitatea lortzeko, ondorioz, hauek, enpresa hauei influentzia
diezakete eta lan egiteko moduari ere. Kontsumitzaileen kanpainia bat da eta hauen
botereaz baliatzen da hobekuntza sozialak lortzeko. Informazioa bildu eta pertsona
kontsumitzaileari eskaintzen diogu modu ezberdinetan (heziketa programak, martxak,
iragarkiak, eztabaidak, liburuak, manifestazioak, Internet) arroparen inguruko produkzioaren errealitatea ezagutzeko (soldata baxuak, lan-ordu luzeak, eskubide sindikalen errepresioa, diskriminazio sexuala, etb). 
Kanpainiak,  enpresak presionatzen ditu beren produktuak,  lan egoera duinetan
fabrikatzen direla arduratzeko eta zihurtatzeko asmoz. Gainera, erosketak egiteko
garaian, modu etikoagoan erosteko presionatzen ditugu (adibidez, prezioa eta entrega
epeak egiteko garaian), izan ere, beren hornitzaileak ez dira gai izango lan egoerei buruz
eskatutako hobekuntzak praktikan jartzeko. 
2012ko Abuztuan, Joku Olinpikoak ospatuko dira Londresen eta kasu hauetan, langileen
eskubideen bortxaketak gora egiten dute produkzio eskariak, entrega epeen murrizketa, eta
merchandising produktuak direla eta. Horrela, produktu hauen produkzioan lan egiten duten
langileek, beren oinarrizko eskubideak zapalduak ikusten dituzte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina